Gazteen arteko hizkuntzen hartu-emana Bilborock-en

Hizkuntza ezberdinak ikastea eta beste gazteei zurea irakastea gustatuko litzaizuke? Horrela bada, ez galdu Bilborock-en eskaintzen den “Hizkuntzen Elkartrukea” ekimena. Happy Erasmus Bilbao-k antolatutako ekimena dugu hau eta sarrera guztiz doakoa da.

18 eta 35 urte bitarteko edozein gaztek har dezake parte hartu-eman honetan. Izan ere, beste hizkuntzak gertuz ezagutzeko aukera izateaz gain, zure adineko eta nazionalitate ezberdinetako jendearekin ere egongo zara. Jarduera Bilborock-en ospatuko da 19:00etatik 20:30etara. 

Jardueraren hurrengo hitzordua:

  • Urriaren 14an. Laster berri gehiago.

Proiektu honekin Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak esperientzien hartu-emana eta kultur aniztasuna sustatzea, gazte atzerritarrak euskal kulturan murgilaraztea eta elkarte gazte hauen ekimenak bultzatzea du helburu, besteak beste.