Musika eta ikus-entzunezko ikastaroak Otxarkoagan!

Musika-instrumentu bat nola jotzen den ikasi edota ikus-entzunezko munduan barneratu nahi al duzu? Horrela bada, jakin ezazu, urritik aurrera, Otxarkoagako musika eta ikus-entzunezko ikastaroei esker lortu ahal izango duzula! Izena emateko epea dagoeneko dago zabalik.

Epea irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hemen aurkituko duten formularioa bete beharko dute. Ikastaroen iraupena martxorarte edo ekainerarte luzatuko da, aukeratutako espezialitatearen arabera. 

Aurten, Kultura Sailak eta Tular Elkarteak batera antolatutako prestakuntza eskaintzak bi nobedade izango ditu: alde batetik, laburmetraiak nola egin ikasteko tailer intentsiboa eta, bestetik, Rap & Freestyle arloko formakuntza, hain zuzen.

Izena ematen dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa bat egingo da urriaren 2an 12:00etan Otxarkoagako udaltegian. Horrez gain, plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. Barrutian (Otxarkoaga/Txurdinaga) erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak. 

Kontsulta ezazu www.kulturabarrutik.eus estekan ikastaroetako informazio guztia.