Bertoko gazteek ekoiztutako zinemarekin hitzordua Bilborock-en

Irailaren 25ean, asteazkenean, Bizkaiko zazpi egile gazteen laburmetraiak proiektatuko dira Bilborock-en. Ondoren, mahai-inguruan horiei inguruko solasaldia ere ospatuko da. Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta bi ordu inguruko iraupena izango du. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.

Ideiak Martxan programaren baitan kokatzen da ekimen hau. Honen bidez gazteek hiriko aisialdirako gazte eskaintza betetzeko balio duten ideiak eta proposamenak garatu ditzakete. 

Saioa mahai-inguru batekin bukatuko da, non zuzendari gazteek haien obretan ikusitakoari buruz hitz egin, hausnartu eta eztabaidatuko dute. Eriz Cerezok aurkeztuko duen ekimena Bizkaiko zinemaren etorkizuna ezagutzeko eta publikoarengana hurbiltzeko balioko du. Partaideak, lan-mundura heldu berri diren, kalitatezko proiektu independenteak egin dituzten gazteak dira.  

Proiekzioak

  • Bilboko Jon Irizar Merinoren “Heridas invisibles” – Iraupena: 4’
  • Bilboko Jon Mikel Gutierrezen “Haizea” – Iraupena: 11’ 02’’
  • Bilboko Ibon Calleja Ortizen “Night Car” – Iraupena: 9’ 37’’
  • Arrigorriagako Iñigo Larreina Arbideren “¡Voy Madrid!” – Iraupena: 22’ 13’’
  • Portugaleteko Iraide Larrazabal Herreroren “Mortualia” – Iraupena: 6’ 28’’
  • Laudioko Ager Mendietaren “Bienvenida” – Iraupena: 9’
  • Bilboko Irene Herrero del Valleren “Arbitran” – Iraupena: 20’