Bilboko Zirkuitua udazkeneko programazioa hasteko prest

Bilboko Zirkuituak irailaren 26an udazkeneko programazioari emango dio hasiera. Azaroaren 29ra arte, guztira 15 emanaldi antolatu ditu. Bilboko Udalak sustatutako iniziatibak bere XVIII. denboraldia ospatuko du aurton. Arte eszenikoan dabiltzaten konpainien jarduera bultzatzea du ekimen honek.

Hilabete hauetan hamabi antzerki-taldek eta artistek haruko dute parte hiriko auzo desberdinetan. 2019ko azken hiruhilabetearen programazioan aniztasuna eta estreinaldien kopuru altua nabarmentzen dira. Bertaratutakoek komediaz, kabaretaz, zirkuaz edota musikaz gozatzeko aukera izango dute zirkuituaren antzezlanen artean.

Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak 19:30etan hasiko dira, Solokoetxeko Institutukoa eta Buiako Udaltegikoa izan ezik, 19:00etan hasiko direla. Bilboko Zirkuitua programak antzerki eta dantza taldeei euren lanak eszenaratzeko eta ikus-entzuleen aurrean aurkezteko aukera eskaintzen die. 

Egitaraua:

  • Irailak 26: Alopargo Teatroa – “Rebelión en la granja” (Otxarkoagako udaltegia)
  • Irailak 27: Bea Insa – “Circus of Dreams” (Castañoseko udaltegia)
  • Urriak 3: Pablo Allende – “En espera” (Begoñako udaltegia)
  • Urriak 4: La Pacheca Collective – “Lo que fue de ellas” (Errekaldeko udaltegia)
  • Urriak 10: Teatro El Temple / P6 – “V.E.S (Me miras luego existo)” (Otxarkoagako udaltegia)
  • Urriak 11: Juris Tantum – “Raúl, no cenes tanto” (Basurtuko udaltegia)
  • Azaroak 7: Con la que está cayendo – “Aquí no paga nadie” (Otxarkoagako udaltegia)
  • Azaroak 8: La trascienda teatro – “Historias de un mojón de carretera” (Errekaldeko udaltegia)
  • Azaroak 14: 7 Grados – “Y todo por amor” (Solokoetxe institutua)
  • Azaroak 15: La Pacheca Collective – “Lo que fue de ellas” (Begoñako udaltegia)
  • Azaroak 21: A trompicones teatro – “Aire de París” (Zorrotzako udaltegia)
  • Azaroak 22: Pablo Allende – “En espera” (Castañoseko udaltegia)
  • Azaroak 23: La Pacheca Collective – “Lo que fue de ellas” (Buiako udaltegia)
  • Azaroak 27: Instituto Txurdinaga Behekoa – “Esperando a Federico” (Basurtuko udaltegia)
  • Azaroak 28: Banarte Antzerki Taldea – “Comunicado de muerte” (Errekaldeko udaltegia)
  • Azaroak 29: Loida A. Gómez – “Artaud y otros animales (performance)” (Castañoseko udaltegia)

Egitarau osoa hemen.