Bilbao Talent Itzulia, zure lan helburuak lortzeko programa!

18 eta 35 urte bitarteko gaztea bazara eta enplegua bilatzen ari bazara, jakin ezazu Bilboko Udalak Bilbao Talent Itzulia tailerrak jarri dituela martxan. Bilbao Ekintzak garatutako doako iniziatiba hau urrian zehar ospatuko diren bost saioetan dago banatuta. Saio hauek parte-hartzaileek euren lan helburuak lortzea du helmuga.

Parte hartzeko plaza-kopurua mugatua da: 15 pertsona goizez eta beste 15 arratsaldez. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da erdi edo goi mailako prestakuntza jaso izana eta Bilbon bizitzea. Inskripzioa egiteko formulario hau irailaren 27a baino lehen betetzea ezinbestekoa izango da. 

Egitaraua:

  • Urriak 1: Helburu profesionalen zehaztapena.
  • Urriak 8: Konpetentzia eta indarguneen identifikazioa.
  • Urriak 15: CV idatzia eta LinkedIn.
  • Urriak 22: Elevator Pitch eta CV bideoa.
  • Urriak 29: Elkarrizketa pertsonala.
  • Azaroak 8: Amaiera Euskalduna Jauregian.