Doako parkour tailerrak 2019/2020 ikasturterako!

Parkour-a praktikatzen duzu? Praktikatzen ikasi nahi al duzu? Horrela bada, jakin ezazu Parkour Bilbao Elkarteak 2019 /2020 ikasturterako kirol honekin lotutako hamaika ekintza antolatu dituela. Guztiz doakoak izango dira denak, eta publiko guztiei dago zuzenduta.

Parkour-eko baloreak zabaltzea, jarduera fisikoa eta garapen psikomotorra sustatzea, eta bizi garen ingurunea berrinterpretatzen eta berrerabiltzen irakastea du elkarteak antolatutako egitaraua.

Honako hauek dira ikasturterako antolatu dituzten ekintzak: 

  • Egokitzapen Fisikoa – Asteazkenetan, 18:00etan, Sarrikoko parkean
  • Iniziazio Tailerra – Hilabetero, hirugarren asteko larunbatean
  • Entreinamendu Gidatua edo Tailer Aurreratua – Hilabetero, laugarren asteko larunbatean

Datak Parkour Bilbao-ren Facebook eta Instagram-ean gogoaraziko dira.