Zinemakumeak Gara-ren XXIV. edizioak azken olde feministan jarriko du arreta

Urriaren 14tik eta 21a bitartean, Zinemakumeak Gara, emakumeek egindako zinemaren erakusketaren XXIV. edizioa ospatuko da. Aurten, azken olde feministan jarriko du arreta, 2018ko martxoaren 8ko greban puntu gorena izan zuela. Jaialdiak emakumeek zuzendutako lanak ezagutarazi eta hedatzea du helburu.

2019ko edizioa BBK Aretoa, Campos Antzokia, Azkuna Zentroa eta Bilborock izango ditu garapen-esparru bezala. Laburmetrai, filma, hitzaldi eta mahai-inguruen zerrenda luzeak osatzen du ekitaldiaren programazioa.

Ikusi ahal izango diren proiekzioek eztabaidak irekitzeko balio izango dute. Adibidez, martxoaren 8ko mugimendua eta bere eragin sozialaren inguruan arituko dira. Gainera, Zinemakumeak Gara-k Puy Oria ekoizleari emango dio “Simone de Beauvoir” saria.

Jaialdian zehar, zazpi pelikula erakutsiko dira. Hauek lehiaketan parte hartzen dute “Aldaketaren zurrumurrua” izenburupean. Horretaz aparte, beste bederatzi laburmetrai proiektatuko dira eta XPREST! AUX jaialdiaren VII. edizioa ospatuko da Bilborock-en.

Filmak:

  • Astelehena, 14 – “Las niñas bien” / Alejandra Márquez / BBK Aretoa (20:00)
  • Asteartea, 15 – “The Crossing” / Bai Xue / BBK Aretoa (20:15)
  • Asteazkena, 16 – “Seder-Masochism” / Nina Paley / BBK Aretoa (18:00)
  • Asteazkena, 16 – “Pause” / Tonia Mishiali / BBK Aretoa (20:15)
  • Osteguna, 17 – “My Favourite Fabric” / Gaya Giji / Campos Antzokia (20:15)
  • Larunbata, 19 – “De nuevo otra vez” / Romina Paula / BBK Aretoa (19:00)
  • Astelehena, 21 – “La camarista” / Lila Avilés / Azkuna Zentroa (19:15)