Garapenerako lankidetzan profesionalak espezializatzeko bekak

Zure ikasketak amaitu dituzu eta lankidetza sailean esperientzia daukazu? Horrela bada, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia zure bila dabil! Arlo honetan espezializatzeko bekak martxan jarri ditu, eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 9an bukatuko da. 

20.000 euroko 4 beka daude aukeran (2.000 formaziorako), eta hurrengo espezializazioetan: 

  • Generoa eta garapena
  • Lankidetza Afrikan
  • Ekintza Humanitarioa
  • Gizartea eraldatzeko hezkuntza eta komunikazioa

Eskaerak atal honen bitartez egiten dira. Bekek 12 hilabeteetako luzapena dute eta Gasteizko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren egoitzan egingo dira.

Kontsulta itzazu hemen diru-laguntzak erregulatzen dituen araubidea.