The Serious Battle, break dance txapelketa larunbatean Bilborock-en

The Serious Battle txapelketaren bigarren edizioa hemen da! Break dance-a gustuko baduzu, larunbatean, urriaren 5ean, 16:30etatik 23:00etara, hitzordua daukazu Bilborock-en. Gerturatzen direnek lehiaketa, erakustaldi eta kontzertuarekin gozatu ahal izango dute. Sarrera doakoa izango da. 

Lehiaketa 1vs1 kanporatze-norgehiagoken ereduaren arabera garatuko da: lehenik, hautapen-txanda bat egingo da, eta parte hartzaile guztiek euren antzeak erakutsi beharko dituzte, epaimahaiak ekitaldiko 16 onenak hauta ditzan. Kaos (Venezuela), Fresh Fer (Gijon) eta Raza (Murtzia) arituko dira epaile lanetan; ibilbide luzea dute hirurek esparru honetan. Esan bezala, ekitaldiari amaiera emateko Atenea Warriors rap-talde bilbotarrak kontzertua eskainiko du.

Parte-hartzeko epea oraindik zabalik dago, beraz, larunbatean Bilborock-eko ekimenan izena eman nahi baduzu bete ezazu honako esteka honetan dagoen formularioa. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du; bigarrenak, ordea, 150 eurokoa. Hirugarrenak ustekabeko saria jasoko du Edonora arropa-dendaren eskutik.

Ekimen hau Ideiak Martxan ekimenaren barne dago kokatuta. Gazteek egina eta gazteei zuzenduta.