Zure bizikleta konpontzeko oinarrizko mekanikari buruzko tailerrak

Bilboko Udalak 19 tailer prestatu ditu zure bizikleta hobeto ezagutu dezazun. “Bizikletaren Oinarrizko Mekanika”-ri buruzko ikastaroak urriaren 3an hasiko dira eta abenduan bukatuko dira. Parte hartzea doakoa da eta izena emateko 010 informazio-zenbakiaren bidez egin behar da

Tailer bakoitzak bi orduko iraupena izango du eta egutegi hau kontuan hartuz antolatuko dira. Izen-emateak irailaren 30etik aurrera egin daitezke. Klase batzuk bakarrik emakumeentzat edo euskaraz izango dira. Hurrengo edukiak ikasi ahal izango dira:

  • Bizikletaren oinarrizko mantentze-lanak ezagutzea (gurpilak puztea, garbiketa, koipeztatzea…)
  • Konponketa arruntak (zulaketak konpontzea, kubiertak aldatzea, balaztak doitzea…)
  • Alderdi praktikoak (bizikleta mota edo gurpil motak aukeratzea, lapurretak saihestea…).
  • Gorputz-osasuna (aulkiaren altuera, eskulekuaren eta heldulekuen posizioa…)

16 urte baino gehiago duten eta Bilbon erroldatuta dauden pertsonei zuzendutako programak Mugikortasunaren Astean zehar egindako tailerrak luzatzeko balioko du. Informazio gehiago nahi izanez gero, 010 telefonora deitu.