“Begirada berdeago bat”, Bilbo berdeago bat lortzeko ekimena

Urriaren 13an, igandean, Bilbao Gazte Balioak Martxan sarietan irabazle izandako “Begirada berdeago bat” ekimena ospatuko da. Doako jardunaldi honek ingurumen jasangarritasuna sustatzea eta herritarrak haren garrantziaz ohartaraztea du helburu.

Berdeago–Jasangarritasunaren aldeko Europar Elkarteak antolatu du ekimen hau. Parte hartzen dutenek Pagasarri ingurua garbituko dute, ondoren bildutako materiala sailkatzeko. Gainera, ibilbidean zehar argazki-lehiaketa eta ekonomia zirkularrekin tailerra ospatuko da. Izena emateko epea urriaren 10era arte egongo da zabalik. Ekimen honetan parte hartu nahi dutene helbide honetara idatzi beharko dute, haien izena, telefono zenbakia eta jaiotze data adieraziz.

“Begirada berdeago bat” ekimenaren egitarua 10:30etan hasiko da Zamakola – Juan Delmas LHIan (Zamakola, 174. zk., Abusu). Bertan, parte-hartzaileek eguneko agenda eta jarduerak nola gauzatuko diren ezagutuko dute. 

Jarduerak:

  • Pagasarri inguruko garbiketa. 
  • Argazki-lehiaketa garbiketa egin bitartean. 
  • “Sortzaile ekologikoa”, ekonomia zirkularreko umeentzako tailerra.