2019ko Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren finalisten izenak!

Lau asteetan zehar Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 31. edizioaren finalaurrekoekin gozatu ondoren, finalak ospatzeko ordua iritsi da. Urriaren 17, 18 eta 19an, gaueko 20:00etatik aurrera, Bilborock-ek musikazaleen arreta bereganatuko du berriz. Sarrera, berriro ere, doakoa izango da.

Talde finalisten aukeraketa 11 musika-adituek osatutako epaimahaiaren eta kontzertuetara bertaratutako publikoaren (ia 1.300 pertsona) balorazioan oinarritu da. Hona hemen talde finalistak:

Pop-Rock finalistak (urriaren 17an)

  • Go Cactus (Baleares)
  • Beluga (Madrid)
  • Wicked Wizzard (Bizkaia)

Metal finalistak (urriaren 18an)

  • Blind The Eye (Portugal)
  • Last Dissonance (Barcelona)
  • Deriva (Madrid)

Urban finalistak (urriaren 19an)

  • Colectivo Shumareli (Guadalajara)
  • Kenna I (Bizkaia)
  • Jazzwoman (Valencia)

Lehiaketaren finalak streaming bitartez ikusi ahal izango dira esteka honetan. Horrez gain, talde finalisten abestiak zein finalaurrekoetako kontzertu guztiak ere entzun eta ikusi daitezke.

Guztira 22.900 euro banatuko dira sarietan: 12.000 euro lehenengoen artean eta 6.000 eta 3.900 euro bigarren eta hirugarrenen artean. Era berean, 1.000 euroko balioa duen Epaimahaiaren sari berezia ere jasoko du Bizkaiko talde edo bakarlari onenak.

Zorionak finalistei!

Bilbao Gaztek eta Bilborock-ek eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzailee guztiei. Eskerrik asko!