Bizikletaren inguruko BiziEskola-ko ikastaroak

Bilboko Udalak hiru ikastaro antolatu ditu bizikletan ibiltzen ikasteko aukerarik behin ere izan ez dutenentzat, ibiltzen ahaztu egin zaiela uste dutenentzat zein zirkulatzen ikasi nahi dutenentzat. Ikastaroak udazken honetan ospatuko dira, eta doakoak izango dira.

Kurtsoak Bilbon erroldatutako pertsonei zuzenduta daude eta parte hartzeko gutxienezko adina eta ikastaroen iraupena jardueraren arabera aldatuko dira. Plazak mugatuak dira eta kasu guztietan elkartzeko lekua Itsas Museoko zabaldia (Euskalduna zubiaren azpian) izango da. Inskripzioa egiteko 010 Udalaren informazio-telefonora deitu behar da

Ikastaroak

  • 1. Maila: Ikasi bizikletan ibiltzen
    • Informazio guztia eta egutegia hemen
  • 2. Maila: Gidatu zure bizikleta
    • Informazio guztia eta egutegia hemen.
  • 3. Maila: Bizikletaz zirkulatzea
    • Informazio guztia eta egutegia hemen.

Ikastaro hauek BiziEskola 2019 programaren barne hartzen dira.