2019ko EDP Bilbao Night Marathon urriaren 19an ospatuko da

Datorren larunbatean, urriaren 19an, EDP Bilbao Night Marathon edizioa berria ospatuko da gurean. 56 nazionalitate ezberdinetako 13.400 pertsonek Bilboko kaleak zeharkatuko dituzte gaueko frogan. Programan jasota dauden hiru modalitateetako irteerak 19:00etan izango dira.

Maratoia, maratoi erdia eta 10 kilometroak ospatuko dira. Irteera San Mames zelaian izango da eta helmuga Guggenheim Museoan kokatuko da. Espainiako Atletismo Federazioak homologatutako zirkuitua berdina izango da hiru modalitateetan. 

Musika taldeen ohiko lehiaketaz gain dj-en lehiaketa ere izango da, eta, beraz,  zortzi eszenatokietan zuzeneko musika egongo da, korrikalariak animatzeko zein ikusleak gozarazteko. Argiz, soinuz eta su artifizialezko ikuskizun bat, hirira jai-girorik onena ekarriko duena lasterkariak hegaz eroateko.

EDP Bilbao Night Marathon nazioarteko 50 lasterketa hoberenen artean dago kokatuta Runner’s World aldizkariaren iritziz. Baita, Bizkaian, joan diren hamar urteotan parte hartzerik handiena izan duen kirol ekitaldia da. Bigarren urtez, dortsal guztiak saldu dira.

Lasterketaren informazio guztia hemen.