Salma eta Asierren lehenenengo bideoa hemen da!

Bilbao Gazte-ren youtuber berriak hemen dira! Aurreko ikasturteetan egin bezala, aurten ere Bilbao Gazte-ren youtuberrek sare sozialetatik Bilboko plan onenen berri emango dute. Nortzuk izango diren jakin nahi? Segi irakurtzen!

Bilbokoak dira biak eta ederto moldatzen dira kamera aurrean. Salma Andrea Greiler, “Susu GV”, Fisikako gradua ikasten ari da UPV/EHU-n. 18 urteko gazte hau ez da berria sareetan, izan ere, Youtube-ko kanala dauka. Asier Martinezek, ”Zero H”-k, aldiz, 20 urte ditu eta Deustun bizi da. Laguntza soziosanitarioko erdi-mailako gradua eta integrazio sozialeko goi-mailako ikasketak ditu. Youtubeko kanala ere badauka, non magiarako gaitasunak zabaltzen dituen. 

Bilbao Gaztek eskerrak eman nahi dizkie lehiaketara aurkeztu diren guztiei, eta era berean, aurkeztutako lanen kalitatea ere txalotu nahi du.