Abenduaren 4an geologiaren inguruko jardunaldia Bilborock-en

Abenduaren 4an “Geologia GIH-ekin” doako jardunaldia ospatuko da Bilborock-en. Ekobideak-ek antolatutako proiektua, 2019ko Bilbao Gazte Balioak Martxan sarietan irabazle atera zena, 09:00etan hasiko da eta 14:00etan amaitu.

Inskripzioak zabalik daude eta inprimaki honen bitartez egin daitezke. Ekitaldi honek Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko geologia funtsezko zientzia bezala sustatzea du helburua. Gainera, jardunaldiak antolaketarekin lotutako ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak txikiagotzeko ere lan egiten du. 

Geoturismo eta ingurumen hezkuntzan oinarritutako Ekobideak kooperatiba, ekimen honi esker Bilbao Gazte Balioak Martxan sarietako bigarren edizioko irabazleetako bat izan zen.

Kontsulta ezazu hemen jardunaldiaren egitaraua.