Hip-hop onena Bazter Fest jaialdiaren bostgarren edizioan!

Hip-hop-a gustoko duzu? Orduan, ezin duzu galdu azaroaren 2an, 18:30etatik aurrera, ospatuko den Bazter Fest jaialdiaren bostgarren edizioa. Bilborock aretoak hartuko du berriro ere ekimena. 

Edizioaren indargunea dibertsitatea eta kultur anistazuna izango da. Izan ere, artistek euskaraz, gastelaniaz, balentziarraz, ingelesez eta arabierraz rapeatuko dute. Nabarmentzekoa da Shadia Mansourren kontzertua. Londresen bizi da, familia Palestinakoa da eta “Hip-Hop arabiarraren Lehenengo Dama” bezala ezagutzen zaio. Bestalde, Ziztada bilbotarra bertako talentuaren ordezkaria izango da.

Kontzertuak

  • 19:00 – Ziztada (Bilbo)
  • 20:15 – Eskarnia (Malaga)
  • 22:00 – JazzWoman (Valencia)
  • 23:30 – Shadia Mansour (Londres)

Eskina Femenina kolektiboa eta Bilboko Udalaren Kultura Saila dira Bazter Fest-eko antolatzaileak. Jaialdiaren helburua Ibaiondoko barrutian bizi diren iniziatiba kulturalak eta sozialak ezagutaraztea eta bultzatzea da, baita hip-hop-a egiten duten emakumeen lana, presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea ere.