“Darabilbo” programaren agenda

Bilboko Udalak eta Euskaltegien Sareak antolatutako “Darabilbo” programak hiriko euskaldunentzat zuzendutako doako eta euskarazko jarduerak antolatuko ditu. Besteak beste, Arte Ederren Museorako bisita gidatuak edota gazta edo ardo dastaketak izango ditugu eskura. 

Kulturarekin eta denbora librearekin lotutako jarduera eta tailer desberdinekin, iniziatibak euskararen erabilera bultzatu, sustatu eta normalizatu nahi du. Parte hartu ahal izateko, Darabilbo-ko webgunean izena eman beharra dago.

“Erabili Euskara Bilbon” lelopean, “Darabilbo” programa euskara ikasten ari direnentzat dago zuzenduta, baita euskara hobetu nahi dutenentzat zein kultura eta aisialdia euskaraz bizi nahi dutenentzat ere. Horrez gain, aisialdiko programa honetan beste jarduera batzuk iradoki edo antolatu nahi dutenek Whatsapp mezu bat bidali dezakete zenbaki honetara: 607530132.

Jardueren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, hona jo