Musika, hitzaldiak eta gehiago URBANBATfest-en zortzigarren edizioan

Urriaren 24tik azaroaren 22ra arte ospatuko da URBANBATfest jaialdiaren zortzigarren edizioa. 2019ko edizioan, URBANBATfest-ek “Hiriak eta Zainketak” gaia du abiapuntu, dibertsitatean eta konplexutasunean oinarritutako ikuspuntu batetik. 

Ekimenaren antolatzailea Urbanbat hiri-berrikuntzaren bulegoa da eta hirian gertatzen diren eraldaketak aztertzea du helburu. Ikaskuntza, esperimentazio, eta kreazio kolektiborako ingurunea da, non hiria eraberritzeko prozesuak sustatzen diren. 

URBANBATfest-eko jardueren artean, hitzaldiak, ibilbideak, networking edota musika eta arte esperimentala aurkitu daitezke. Batzuentzako izena ematea edo ordaintzea ezinbestekoa da, jaialdiaren webgunearen bidez

Egitaraua

  • Azaroaren 7an: “ONE-NO WOMAN-DAY” 20:00etan Bilborock-en.
  • Azaroaren 9an: “BI METRO LURPEAN”. Irteera 10:00etan Algortako Metro Geltokiko Plazan.
  • Azaroaren 14an: “ZAINTZETARAKO EKIMENAK” 19:00etan Bilborock-en.
  • Azaroaren 15an: “HIRI ZAINTZAILE BATENTZAKO ERREZETAK” 09:30etan Bilborock-en.
  • Azaroaren 15an: “POSIBLE DENA ZAINTZEKO AZPIEGITURAK” 19:00etan Bilborock-en.
  • Azaroaren 21an: “HAMAIKETAKO BAT” 11:00etan Txoko Bilbao-n.
  • Azaroaren 22an: “HIRU PILAREN GARBITEGIA” 19:00etan Hiru Pilaretako Plazan.
  • Azaroaren 22an: “MEM BAT EXTRAVAGANZA & FLUIDO ROSA (RNE3)” 20:00etan Bilborock-en.

Kontsulta ezazu hemen URBANBATfest jaialdiaren informazio gehiago.