Izotz ekologikozko pistarik handiena Bilbora helduko da Gabonetan!

2018ko gabonetan izotzezko pistaz gozatzeko gogoekin geratu zinen? Horrela bada, lasai egon, laster aukera berria izango duzu eta! Gainera, Bilboko Udalak izotz ekologikozko pista handiagoa ekarriko du aurten. Azaroaren 28tik urtarrilaren 5ra arte  egongo da zabalik.

Aurten, pista lekuz aldatuko da iazko 400 metro karratuetatik 800 metro karratuetara igarotzeko. Espazio honen erdia estalita egongo da, eguraldi txarra izanez gero ere erabiltzeko prest egon dadin. Izotzeko pistaren kokagune berria Areatzako kaia izango da. Erripako kaian, ordea, sei erraileko txirrista mantenduko da. 

Sarreren prezioari dagokionez, izotz-pistaren kasuan, 3 euro izango dira irristatzen emandako 30 minutuko (patinak barne), eta 2 euro kide anitzeko familientzat. Bestalde, txirristan, 2 euro izango da pertsonako, eta hiru aldiz jaitsi ahal izango dira errailetan behera. 

Honako hau izango da pistaren ordutegia:

  • Goizez, 11:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldez, 16:30etatik 20:30etara.
  • Asteburuetan, jaiegunetan eta eskolaz besteko aldietan: goizez, berdina; arratsaldez, 16:00etatik 21:00etara.

Sarrerak lehiatilan erosi ahal izango dira edo Eventbrite webgunearen bidez. Taldeentzako erreserbak egiteko, helbide hau erabili beharko da.