Bilbao Bizkaia Design Week-aren bosgarren edizioa azaroaren 14tik 21era ospatuko da

Diseinua eta sormen-industriak gustoko badituzu, Bilbao Bizkaia Design Week-ek berrogei jarduera baino gehiago prestatu ditu zuretzat. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ekimenaren bosgarren edizioa azaroaren 14tik 21era ospatuko da Bilboko hainbat txokoetan.

Iniziatibaren helburu nagusiak honako hauek dira: alde batetik, diseinua ekonomia jarduera nahiz enplegu kualifikatua sortzeko gaitasuna daukan sektore gisa sustatzea; eta, bestetik, lurraldeko sormen-industriek daukaten balioa agerraraztea, guztira, 5.850 enpresa inguru baitira.

Horretarako, profesionalei zein herritarrei etorkizunera begiratzeko aukera emango zaie sormenarekin zerikusia duten hainbat diziplinetatik: arkitektura eta hirigintza, artea, artisautza, ikus-entzunezkoa, diseinua, ilustrazioa, interiorismoa, moda, publizitatea, komunikazioa eta bideo-jokoak.

 “Future us! Design Driven Futures” lelopean, aurtengo edizioa, etorkizunari begira egongo da, baina diseinua abiapuntu hartuta, gure gizartearen, hirien, enpresen eta erakundeen erronkei erantzuteko etorkizunak irudikatzeko eta eraikitzeko tresna eta eragile gisa.

Bilbao Bizkaia Design Week-aren egitaraua osoa hemen.