“Bilbao Balioen Hiria Sariak” ekimenaren bigarren ediziorako epea zabalik

Bilboko Udalak “Bilbao Balioen Hiria Sariak” ekimenaren bigarren edizioan proiektuak aurkezteko epea ireki du jada. Parte hartu nahi duten pertsona edota entitate interesatuek abenduaren 19ra arte dute epea hiru kategorien batean izena emateko.

Helburua da Bilboko Balioen Agiria sustatzen lan egiten duten pertsonak eta erakundeak saritzea eta aitortzea, agirian jasotzen diren 17 balioetakoren bat praktikan jartzeko ekimenak garatuta. Beharrezko dokumentazioa participacion@bilbao.eus helbidera bidali daiteke, baita Erregistro Orokorrean aurkeztu ere. Konkretuki memoria teknikoa egin behar da hurrengo datuekin:

  • Proiektuaren helburuak
  • Zein baloreri lotuta doan
  • Pertsonek edo taldeek egindako jarduerak
  • Ekimenak zein lekutan garatu diren
  • Emaitzen ebaluazioa
  • Egindako jarduerei buruzko ikus-entzunezkoak ere aurkez daitezke

Ekimenak amaituta edota oso aurreratuta egongo dira eta, hortaz, ez da onartuko oraindik gauzatzen hasi barik dauden proposamenak ez ideia hutsa direnak.

Hiru kategoria dituzte sari hauek, eta bakoitzari 4.000 euroko saria dagokio; saritutako ekimenarekin zerikusia duten helburuetara bideratu beharko da dirua.

  • Irabazi asmorik gabeko Bilboko erakundeek eta elkarteek egindako proiektuak; Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda egon behar dute horiek.
  • Bilboko ikastetxeek egindakoak; Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilerreko eta erdi-mailako graduko ikasleen parte-hartzea izan duten proiektuak izango dira.
  • Enpresek, saltokiek, ostalaritzak, lanbide elkargoek edo antzeko entitateek garatutako proiektuetarako sariak: Bilbon egon behar dute kokatuta.