Otxarlan formakuntza eta enplegu plana ezagutu

Lanbidek eta Bilboko Udalak finantzatzen duten  Otxarlan formakuntza eta enplegu planak, batez ere, Otxarkoaga, Txurdinaga, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzoetan bizi diren pertsonei esparru desberdinetan formakuntza eskaintzea  du helburu.

Programa honetan parte hartu nahi dutenek asteazkenean, azaroaren 20ean, goizeko 10:00etan, Begoñako Udaltegian egingo den aurkezpenera joan beharko dira. Programa ezagutzeaz gain, izena emateko zein zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Otxarlan proiektuaren orientatze eta aktibatze laborala, Bagabiltza, Otxarkoaga eta Maristas Zalla formakuntza zentroetan emango diren, zazpi ikastaro desberdinetan dago banatuta. Azken honetan parte hartzen dutenek garraiorako diru-laguntzak zein menu zerbitzua izango dute. Gainera, kurtsoek enpresetan praktikak egiteko aukera emango dute

Bagabiltza Zentroaren ikastaroa

  • Arreta Soziosanitarioa (Profesionaltasun ziurtagiria barne hartzen du). 426 ordu. Hasiera: Abenduaren 9an.

Informazio gehiago eta inskripzioak 94 473 14 44 zenbakira deituz.

Otxarkoagako Formakuntza Zentroaren ikastaroak

  • Etxebizitzen barneko egokitzapena. 376 ordu. Hasiera: urtarrilaren 7an.
  • Iturgintza eta berokuntza. 576 ordu. Hasiera: abenduaren 9an.
  • Soldadura. 606 ordu. Hasiera: abenduaren 9an. 
  • Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea. 326 ordu. Hasiera: urtarrilaren 7an.

Informazio gehiago eta inskripzioak 94 412 49 92 zenbakira deituz. 

Maristas Zalla Zentroaren ikastaroak

  • Barra eta jantokiko zerbitzaria. 366 ordu. Hasiera: Azaroaren 27an.
  • Nazioarteko sukaldaritza (Profesionaltasun ziurtagiria barne hartzen du). 576 ordu. Hasiera: otsailaren 26an. 

Informazio gehiago eta inskripzioak 687 099 924 zenbakira deituz.