#GazteKLUBA GABONAK planez beteta dator!

Planik gabe al zaude Gabonetarako? Ez zaitez kezkatu, #GazteKLUBA GABONAK berton da! Bilboko Udalak antolatutako programak hamaika plan prestatu ditu zuretzat. 12 eta 17 urte bitarteko gaztea bazara, gorde data. Abenduaren 26tik urtarrilaren 3ra, tailerrak, dantza, bideojokoak eta irteerak!

Egitarauak honako ardatz hauek izango ditu:

  • Irteerak
  • Ekintzak Bilborock-en
  • Beste ekintza batzuk
  • Gazteguneek antolatutako ekintzak

Hiru irteera antolatu dira: Gabonetako PIN-era, Huescara eskiatzera, eta Donostira patinatu eta zientziaz gozatzera. Irteeraren batean parte hartu nahi baduzu, abenduaren 9tik 13ra eman beharko duzu izena esteka honetan aurkituko duzun formularioa betez.

Bilborock ere programa honen beste ardatzetako bat izango da. Abenduaren 26an plan bikoitza izango dugu; goizean zirko tailerra oihalekin eta arratsaldean K-Pop komunitatearen eguna random dance handiarekin. Gainera, abenduaren 27 eta 28an, Bilbao Sports Open lehiaketa hartuko du aretoak, “Fortnite”, “League Of Legends” edota “Pokémon” jokoekin. 

Gainera, eskalada egingo dugu eta Youtuber onena izateko ikastaroak jasoko ditugu. #GazteKLUBA GABONAK programaren barne ere Gazteguneek ospatzen dituzten ekintzak aurkitzen dira: Athletic-eko museoa bisitatu, irteera aquarium-era, esta askoz gehiago! 

Ikus ezazu #GazteKLUBA GABONAK programaren informazio guztia hemen