Musika Lokalaren edizio berria Bilborock-en!

Abenduaren 13an, 20:00etatik aurrera, Musika Lokala ekimenaren edizio berria ospatuko da Bilborock-en. Bertako hiru talde gazte arituko dira ekitaldi musikalean. Ba al dakizu nortzuk izango diren Bilborock-eko oholtzara igoko direnak? Segi irakurtzen!

Taldeak:

  • Narrow Streets: 2018ko hasieran sortu zen taldea, Peio Aguirre abeslari, egile eta gitarristaren proiektu pertsonala bezala. Country eta blues soinuak nahasten dituzte. 2018ko #GazteKLUBA GABONAK programaren Musikfest ekitaldian parte hartu zuten. Instagram
  • Zurkor: 2018an sortutako metal taldea, 5 lagunek osatutakoa: abeslaria, bi gitarra, baxua eta bateria. Thrash-metal estiloko taldeak aipatzen dituzte influentzia moduan: Metallica, Megadeth, Pantera edo Su Ta Gar. Duela gutxi haien lehenengo EP-a kaleratu dute: “Loturik Gabe”. Instagram
  • Nerbio Bulkada: 2018ko bigarren zatian sortu zen taldea, proiektu sendoa eta konprometitua egiteko ideiarekin batera. Euskaraz abesten dute. Nahiz eta etiketak ez jarri haien buruari, estilo desberdinetan mugitzen dira: punk rock-a, pop rock-a, harcore-a… Instagram

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak urte hasieran jarri zuen Musika Lokala ekimena martxan, Bilbo eta Bizkaiko taldeek Bilborock-eko oholtzara igotzeko aukera izan dezaten.

Zure zain egongo gara!