Kirola egiteko esparru berriak Abusuko Ibaieder parkean

Bilboko Udalak hasitako obren ondoren, Abusuko auzoan kokatuta dagoen Ibaieder parkeak egun dituen baldintzak hobetzeaz gain, kirola egiteko esparru berriak izango ditu

Gazteek kirola egiteko beste bi esparruez gozatzeko aukera izango dute. Alde batetik, 254 metro karratuetako skate parke bat, skateboarding, patinatzeko, BMX eta scooter freestyle modalitateak praktikatzeko; eta bestalde, 82 metro karratuetako cross-training eremua, honetako ariketak egiteko azken urteetako zaletasunari erantzuten diola. Hobekuntzen artean estalpean dagoen jolasgunearen berriztatzea dago, baita estalkia berarena ere.

Nobedade hauez gain, Ibaieder parkean piknik egiteko gune berria egingo da, ping-pongean aritzeko hiru mahai gehituko dira, 25 metroko metalezko tirolina luze bat ezarriko da, arineketan egiteko zirkuitua jarriko da eta ibaiertzeko pasealekuko babes-baranda aldatuko da.

Obrek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta Auzokide Planaren barne hartzen dira, Bilboko Udalak herritarren parte hartzerako duen tresnarik garrantzitsuenetarikoa, hain zuzen.