Kontsulta ezazu Bilborock-en abenduan gertatuko dena!

Hona hemen Bilborock-eko abenduko agenda! Gabonak laster badira ere, hilabete honetan gustu guztientzako hamaika jarduera ospatuko dira gurean. Kontzertuak, tailerrak, topaketak, zinea eta askoz gehiago

Balioak Martxan programaren “Geologia GIH-ekin” jarduerarekin hasiko gara. Gainera, abenduan Musika Lokalaren edizio berria ospatuko da, Tracking Bilbao jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da eta #GazteKLUBA GABONAK programaren jarduerak egongo dira. Galduko al duzu?

Agenda: 

  • Abenduaren 4an – 09:30: GEOLOGIA GIH-EKIN. Ekobideak erakundeak antolatutako topaketa. Inskripzioa
  • Abenduaren 4an eta 5an – 18:00: 3. VIHSIBLE ZINEMA ZIKLOA. Zine emanaldiak. Doako sarrera.
  • Abenduaren 7an – 21:00: BILBOLESQUE. Burlesque gaiari buruzko antzerkia eta dantza. Aurretiko sarrera 10€ (berdina lehiatilan) Bilborock-en. 
  • Abenduaren 9an eta 10an – 19:00: BILBAO MUSIKA COMBOS. EMM Bilbao Musika-ren musika modernoaren audizioa eta dantzaldi-erromeria. Doako sarrera.
  • Abenduaren 12an – 09:00: BAKEAREN ERAIKUNTZA KOLONBIAN. Emakume popularren ahotsak eta esperientziak. Doako sarrera.
  • Abenduaren 13an – 20:00: MUSIKA LOKALA. Bertako talde gazteen kontzertuak: Narrow Streets + Zurkor + Nerbio Bulkada. Doako sarrera.
  • Abenduaren 14an – 10:00: V. URTEKO ANTIRUMORES TOPAKETA. antiRumores Agenteen Sarearen topaketa. Sarrera gonbidapenarekin
  • Abenduaren 14an – 18:00: ATAC! BILBAO. Beldur-zinemaren eta zine fantastikoaren Kataluniako jaialdien topaketa Euskadin. Doako sarrera.
  • Abenduaren 15an – 20:00: ANDREU CASANOVA. “Tinder sorpresa” umorezko bakarrizketa. Aurretiko sarrera 14€ (17 lehiatilan) hemen
  • Abenduaren 16an – 19:00: PERTSONA MIGRANTEEN NAZIOARTEKO EGUNA. Colis Suspect zinea-hitzaldia. Doako sarrera. 
  • Abenduaren 17an, 18an, 19an eta 20an – 19:00: TRACKING BILBAO. Kultura eta Interneteko jaialdiaren zazpigarren edizioaren jardunaldiak. Doako sarrera.
  • Abenduaren 26an – 12:00: ZIRKO TAILERRA. #GazteKLUBA GABONAK programaren jarduera. Inskripzioa.
  • Abenduaren 26an – 17:00: K-POP DANTZA. #GazteKLUBA GABONAK programaren jarduera. Inskripzioa.
  • Abenduaren 27an eta 28an – 12:00: BILBAO GAMERS OPEN. #GazteKLUBA GABONAK programaren jarduera. Inskripzioa.