Tracking Bilbao-ko zazpigarren edizioa hemen da!

Abenduaren 16tik 23ra arte, Caósticak eta Borja Crespok antolatzen duten Tracking Bilbao programaren zazpigarren edizioa ospatuko da. 2019an, ekitaldiak eskaintza anitz izango ditu berriro ere. Ekintza gehienak doakoak izango dira eta Bilborock, Bizkaia Aretoan eta BBK Aretoan izango dira.

Tracking Bilbao diziplina anitzeko adierazpen askoren erakusketa da eta aro digitaleko kultura herrikoiarekin lotura zuzena du. Zinea, umorezko bakarrizketak, zuzendarien masterclass-ak edo musika egongo dira presente jardunaldietan. 

Hona hemen zazpigarren edizio honen egitaraua:

  • Abenduaren 16an – 18:00etan: Paco Plazaren masterclass-a UPV/EHU Bizkaia Aretoan
  • Abenduaren 16an – 19:30etan: Carlos Vermuten masterclass-a UPV/EHU Bizkaia Aretoan
  • Abenduaren 17an – 19:00etan: “LA HORA CANIBAL EDICIÓN GOURMET” Bilborock-en
  • Abenduaren 17an – 21:30etan: Irantzu Varelaren umorezko bakarrizketa Bilborock-en
  • Abenduaren 18an – 19:00etan: “TRACKING DESIGN TOPAKETAK” Bilborock-en
  • Abenduaren 18an – 21:30etan: Borja Sierraren “METASHOW” Bilborock-en
  • Abenduaren 19an – 19:00etan: “Night Terrors 3: Surface” filmaren proiekzioa Bilborock-en
  • Abenduaren 19an – 21:00etan: Lorena Iglesiasen “NECROSHOW” Bilborock-en
  • Abenduaren 20an – 19:00etan: “Bravo” liburuaren aurkezpena eta sinaketa Bilborock-en
  • Abenduaren 20an – 20:00etan: “YO INTERNETO” zuzeneko podcast-a Bilborock-en
  • Abenduaren 20an – 21:30etan: Paula Puaren eta Goize Blancoren umorezko ikuskizunak Bilborock-en
  • Abenduaren 20an – 23:00etan: Venga Monjas-en kontzertu-ikuskizuna Bilborock-en
  • Abenduaren 20an – 00:30etan: DJ REIMY & VJ ANISAKIS-en sesioa Bilborock-en
  • Abenduaren 21an – 20:30etan: Aviador Dro eta Munlet taldeen kontzertua BBK Aretoan
  • Abenduaren 23an – 19:30etan: “Amigo” filmaren estreinaldia BBK Aretoan

Sarrera gehienak doakoak izango badira ere, badira zenbait ekintza ordainpekoak izango direnak. Prezioa eta informazio gehiago hemen