Abenduko eta urtarrileko asteburuetan plaza kopuru gehiago ikasgeletan

Azterketa garaia dela eta, Bilboko ikasgeletako leku kopurua handitu egingo da. Gauzak horrela, abenduaren 14tik eta urtarrilaren 26ra bitarteko asteburuetan 330 plaza berri gehituko dira ikasgeletan. Orotara, hiriko ikasleek 624 plaza izan dituzte eskura asteburuetan, eta 690 astegunetan.

Prestatutako plaza berriak Deustuko Udaltegian (120), Basurtukoan (108) eta Santutxukoan (102) daude. Ikasleek azterketa garaian izaten dituzten beharrizanei erantzutea da helburua.

Ikasleen esku jartzen diren ikasgelak Bilboko zortzi barrutietan daude banatuta. Asteburuetan, aipatutako zentroez gain, Azkuna Zentroa, Txurdinagako Kiroldegia, Otxarkoagako Auzo Etxea eta Errekaldeko Kiroldegia ere egongo dira zabalik urtarrilaren 26ra arte.