Bilbao Musikak musika ikasteko 11 ikastaro bultzatuko ditu

Musika maite al duzu? Estilo edo esparruren batean garatzeko nahia duzu? Instrumenturen bat jotzen baduzu edo klaseak ematen badituzu, Bilbao Musikak zure interesekoak izan daitezken 11 formakuntza-ikastaro bultzatuko ditu. 2020an izango dira tailerrak, eta musikarien partaidetza eragilea eta hobekuntza bilatzea da helburua. 

Urtarrilaren 9tik maiatzaren 13ra, Bilbao Musikak inoiz baino ikastaro gehiago izango ditu. Kurtsoak irakasle, zuzendari, musika eskolako eta kontserbatorioko ikasle, instrumentista eta abeslari amateur zein profesionalei daude zuzenduta . Programak hezkuntza, kultura eta aisialdi musikala sustatzen jarraitu nahi du bakarka zein talde mailan. 

Ikastaroak

  • Gazte koruen zuzendaritza
  • Musikarientzako kudeaketa emozionala
  • Latinoamerika eta Karibeko musika popularra
  • Musika hezkuntzarako baliabide didaktikoak
  • Ahots teknika antzerki musikalean
  • DJ eta beatmakerra
  • Jazza eta popa hari instrumentuetan
  • Rap-a ahalduntze feministarako baliabide bezala
  • Aragoiko dantza herrikoiak
  • Iberiar Penintsulako perkusio tradizionala

La Galeran burutuko diren tailer hauen prezioa 20 eta 75 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera (4 ordutik 16 ordura arte doaz). Matrikula irekita dago eta horrela jarraituko du ikastaro bakoitzean plazak bete arte. Hauetan parte hartzeko Bilbao Musikako web orrialdean izena eman eta ordaindu beharko da.