Neskaters, skateboard-ean emakumeen ahalduntzea sustatzeko jardunaldia

Abenduaren 27an Guretxoko Skateskolak Neskaters jarduera antolatuko du haien Zorrotzaurreko indoor parkean. Jardunaldiak emakumeen skateboard-ean ahalduntzea sustatzea du helburu. 17:00etatik aurrera, tailerrak, lehiaketak edota skate klaseak egongo dira eta izen ematea doakoa izango da.

Ekimena pasa den urteko Girls Skate Night ekitaldi arrakastatsuaren parekoa izango da. Emakume talde batek antolatu du Neskaters jarduera,  eta 5 eta 45 urte bitarteko neska eta emakumeei dago zuzenduta. Kirol hau praktikatzen dutenak zein ikasi nahi dutenak daude gondibatuta, izan ere, maila guztiak hartuko dira kontuan: hasieratik aurreratuenera arte. 

Inkripzioak Guretxoko Skatpark-eko helbide elektronikoaren bidez egin daitezke dohainik. 

Egitarua

  • Skate-oholen kustomizazioa.
  • Iraia Escobar irristalariaren skateboard erakuspena
  • Luzaketa zehatzak skateboard kirolarako
  • Argazki erakusketa eta argazkilaritza tailerra
  • Serigrafia tailerra
  • Skate mekanika
  • Skate klaseak
  • Chill out, katerina eta barbakoa

Ekitaldian, Megabi Skate Ethiopia elkarteari esker, Etiopiara bidaltzeko skate materiala batuko da. Gainera, egokitutako kirolan diharduen Haszten elkarteak ere jardunaldian parte hartuko du.