Kontsulta ezazu Bilborock-en urtarrilean gertatuko dena!

Gabonak bukatu egin dira eta urte berrian sartu gara! Eta 2020an ere hamaika jarduera izango ditugu Bilborock-en. Izan ere, hilabete honetan kontzertuak, antzerki-emanaldiak, topaketak… eta askoz gehiago ospatuko dira gurean! 

Imaginautak kultur elkarteak bere bigarren topaketa ospatuko du #BilborockGazteEgunak programaren baitan. Horretaz aparte, Enkore taldeak bere azken kontzertua eskainiko du Bilborock-en. Galduko al duzu?

Agenda:

  • Urtarrilaren 3an, 4an eta 11an – 18:00 & 19:30: SATURNINO GARCÍA. “Humor vino en poesía” antzerki-emanaldia Lab aretoan. Aurretiko sarrera 8€ (10 lehiatilan) Bilborock-en. 
  • Urtarrilaren 3an – 18:00: DUB DUT #9. Reggae musika topaketak, non Euskal kultura eta reggae musika batuko diren autoekoiztutako sound system baten bitartez. Aurretiko sarrera 3€ (5 lehiatilan) Bilborock-en.
  • Urtarrilaren 8an – 19:30: IMAGINAUTAK 2. #BilborockGazteEgunak: Irudinema sustatzen duen priekturen bat badauzu, etor zaitez! Inskripzioak
  • Urtarrilaren 11an – 20:00 & 22:00: BOCABEATS COMEDIA. “La que hemos liao” ikuskizunaren estreinaldia. Aurretiko sarrera 8€ (12 lehiatilan) Bilborock-en edo hemen
  • Urtarrilaren 17an – 19:00 & 21:30: TONI MOOG. “Fortnique” umorezko bakarrizketa. Aurretiko sarrera 12€ (16 lehiatilan) hemen
  • Urtarrilaren 18an – 17:00: K. BILBAO 1. URTEURRENA. Korear dantza. Doako sarrera.
  • Urtarrilaren 21an – 18:00: DANTZA IKASTAROA. Dantza ikasteko nazioarteko ikasleekin. Inskripzioak
  • Urtarrilaren 23an – 19:00: ANTZERKIZ. “Kaktusa bizirik” antzerki-emanaldia. Doako sarrera.
  • Urtarrilaren 24an – 21:00: BIG MOUTH + BISTIWARRIOR. Kontzertuak. Doako sarrera.
  • Urtarrilaren 25an – 20:30: ENKORE + ANEGURIA ETA AMAIA. Enkoreren azken kontzertua. Doako sarrera.
  • Urtarrilaren 26an – 09:00: EUROPEAN YOUTH PARLIAMENT. Jardunaldia. Doako sarrera.
  • Urtarrilaren 28an – 19:30: ERASMUS IKASLEEN ONGI ETORRIA. #BilborockGazteEgunak. Doako sarrera. 
  • Urtarrilaren 30an – 18:00: PECHAKUCHA #ANDREKINTZAILEA. Emakume ekintzaileen hitzaldia. Doako sarrera.