Ongi etorri jaia Eramus ikasle berriei Bilborock-en!

Bilborock-ek Erasmus ikasle berriak hartuko ditu urtarrilaren 28an ospatuko den ongi etorri jaian. 18:00etatik aurrera, Bilboko Udalak antolatutako eta “Han eta hemengo gazteak” programaren baitan dagoen ekitaldi hau musikaz eta janariz beteta egongo da.

Jaia bertoko eta nazioarteko ikasleek esperientziak trukatu ditzaten sustatzen duen ekimenaren baitan kokatzen da. Erasmus ongi etorri jaiaren egitaraua hurrengoa izango da:

  • 17:15-19:30: City Tour Moyuatik abiatuta.
  • 19:30-20:00: Mokaduak hartzea.
  • 20:00-20:30: Pecha Kucha “elkarrekintzak”.
  • 21:00-22:00: DJ Viterio.

“Han eta hemengo gazteak” programak hurrengo hilabeterako hamaika jarduera prestatu ditu. Hilabetero Bilborock-eko agendan eta sare sozialetan (Twitter eta Facebook) kontatuko dizkizuegu. 

Laster ezagutaraziko dugu programa osoa!