Bilboko Udalak Bilbao You Week atzeratu du

Bilboko Udalak atzeratu du Youtubeko eduki digitalen sortzaile eta jarraitzaile gazteei zuzendutako Bilbao You Week; topaketa, gaurtik zapatura bitartean (martxoak 12-14) Bilborock aretoan egin behar zena.

Bilboko Udalak programaren berri ematen jarraituko du kanal honen eta beste batzuen bitartez.