Ideiak Martxanek sormenezko ideiak sustatzen ditu

Ideiak Martxan deialdia Bilboko pertsona eta kolektibo gazteek sortutako sormenezko ideiak garatzen laguntzeko dago pentsatuta. Hiri honetako bizitza soziala eta kulturala aberasten laguntzea du helburu ekimen honek.

14 eta 30 urte bitarteko Bilboko gaztea bazara, garatu ideia bat eta bidali iezaguzu. Bakarka zein taldeka aurkeztu zaitezke, baina, gutxienez, taldeko pertsona batek Bilbon erroldatua egon beharko du. Bi aukera daude; ideia bakarrik aurkeztu eta Udalak abian jartzea, edo zure ideia Gazteria eta Kirol Sailarekin batera garatzea. Proposamenak ideiakmartxan@bilbao.eus helbidera bidali behar dira.

Ideiak Martxan gazteek beren kolektiborako ekintzak eta ideiak proposatzeko aukera bat da. Hala, kulturarekin, diseinuarekin, arkitekturarekin, zientziarekin, teknologiarekin, ingurumenarekin eta abarrekin lotutako ideiak, Bilboko Udalak bideragarritzat jotzen baditu, udal-programazioan sartuko dira.Aurreko edizioetan saritutako ideien proiektuak hemen daude eskuragarri.

Eta zu, Bilbo hobetzera animatzen zara?

Informazio guztia hemen.