Eskatu online zure gazte txartela

Orain, zure gazte txartela online eskuratu dezakezu, honek eskaintzen dizkizun deskontu eta abantailekin gozatzen hasteko. Karne bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu. Kontsulta itzazu hauek guztiak eta zure beharretara egokien moldatzen dena eskatu.

  • Gazte-txartelak abantaila piloa eskaintzen dizu Europako 38 herrialdetan eta beste erkidegoetan. Mundu osoan bidaiatzeko eta ohiko etxebizitzako 30 kilometrotik aurrera laguntza-asegurua du, doan. EuropeanYouthCardAssociation-en (EYCA) kide da. Eskatu hemen.
  • Nazioarteko Ikasle-txartela, ISIC (International Student Identity Card): munduko edozein herrialdetan erabil daiteke; baldintza bakarra lanaldi osoko ikaslea izatea. Eskatu hemen.
  • Nazioarteko Aterpekide-txartela: mundu osoko aterpeetarako aukera ematen du. Eskatu hemen.
  • Nazioarteko Go-25 txartela, IYTC (International Youth Travel Card): 26 urte azpikoentzat. Txartel horrekin milaka deskontu eta abantailez goza dezakezu mundu osoan. Eskatu hemen.
  • Nazioarteko Irakasle-txartela, ITIC (International Teacher Identity Card): irakasleentzako da, mundu osoan onartzen da eta deskontuak eta abantailak eskaintzen dizkizu, besteak beste, ostatu hartzeko, garraiorako, museotarako, kultur zentro eta antzerkietarako. Eskatu hemen.