Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazionarteko Jaialdia uztailaren 13tik 20ra

Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazionarteko Jaialdiaren 18. edizioa bueltan dago Neo-Bilbo eta bere Neo-Anormaltasun pandemiko honetako biztanle guztiek goza dezaten. Uztailaren 13an izango da ekitaldi honen lehen deialdia, baina biztanleek uztailaren 20rarte disfrutatzeko aukera izango dute

Aste osoan zehar bertaratzen diren pertsona guztiek ikus-entzunezko 61 filmez gozatzeko aukera izango dute. Bestalde, era presentzialean joan ezin izanez gero, online, Caostica-ren webgunearen bitartez jarrai dezakezu. Caostica 18ko jarduera guztiak doakoak dira, baimendutako edukiera bete arte

Caostica 18. Ekitaldi honetan, proiekzioaz gain, honako jarduerak nabarmenduko dira:

  • Emakume zuzendari mexikarren «Macabro Coven» proiektuaren aurkezpena eta «Lo más Caostico de Macabro Vol.5» lanaren proiekzioa. (Astelehena 13, 19:00etan Bilborock aretoan).
  • #HazteElSuecoEnCasa online lehiaketako irabazleen proiekzioak. (Asteartea 14, 19:00etan Bilborock aretoan).
  • «Realización en tiempos de confinamiento» hizketaldia, Raquel Meyers, Unai Unda, Imanol Muro eta Juan Dopicorekin. (Asteartea 14, 19:15ean Bilborock aretoan).
  • «El cineasta» komikiaren aurkezpena eta sinatze-saioa, Pep Domingo «Nadar» egilearekin eta Borja Cresporekin. (Asteazkena 15, 19:00etan Bilborock aretoan).
  •  «Desescalando El Hoyo» masterclass-a David Desola eta Pedro Rivero gidoigileekin. (Osteguna 16, 19:00etan Bilborock aretoan).
  • «Hemen Herensugeak Daude» transmedia proiektuaren inguruko topaketa Liher taldearekin eta kontzertu akustikoa. (Ostirala 17, 19:00etan Bilborock aretoan).
  • «Cinecutre presenta: VHZ Deluxe» proiekzio interaktiboa. (Larunbata 18, 21:00etan Bilborock aretoan).

 Uztailaren 20an edizio honi amaiera emango zaio palmares ofizialaren proiekzioarekin, La Ribera tabernan, 20:00etan. Zeren zain zaude? Caostica 18 itxaroten zeuden plana da!

Informazio gehiago hemen.