Bilborock-eko DJ lehiaketan izena emateko epea zabalik!

Dagoeneko zabalik Bilborock-eko DJ lehiaketan izena emateko epea! DJ gazteen sorkuntzei balioa ematea du helburu lehiaketa honek. Hautatuak urriaren 30ean, ostiralean, Bilborock aretoan ospatuko den finalean egongo dira.

Parte-hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 eta 30 urte bitartekoa eta Euskadin bizilekua izatea. Izena emateko, inprimaki hau betetzea ezinbestekoa izango da. Horrez gain, 20 eta 30 minutu arteko saioren baten bideoa atxikitzea ere ezinbestekoa izango da, inprimakian bertan zehazten den bezala. Izena emateko epea urriaren 4an amaituko da.

Behin eskaera guztiak jasota, Lorea Argarate eta Mimoloco (Borja Serra), DJ profesionalek urriaren 30eko finalean arituko diren artistak aukeratuko dituzte. Epaimahaiaren erabakia urriaren 14an, asteazkena, emango da ezagutzera.

Lehen saria 300 eurokoa da, eta, bigarrena, 150 eurokoa izango da. Horrez gain, Bilborock aretoko entsegu geletan 20 ordu dohainik aritzeko zein Bilboko hiriko Erasmus jaialdiren batean musika jartzeko edota BIME CITYn parte hartzeko sariak ere egongo dira jokoan.

Sariek COVID19-aren ondorioz aldaketak jasan ditzakete.

Lehiaketaren parte hartzeko baldintzak hemen ikusi ditzakezu.