Bilborock-en mintzagai (página 2)

Gazteen Aisia izango da Bilbao GazteTalken landuko den gaia

Maiatzaren 17 eta 18an​ Bilbao GazteTalk​en edizio berri bat izango da Bilboko Bilborock Aretoan. Aurretiaz Baloreak, Hiri Antolaketako Plan Orokorra, Hiri garraio iraunkorraren plan orokorra eta Gazteria, Enplegu eta Ekintzailetzaren gaiak landu ondoren, oraingoan Gazteen Aisia​ izango da landuko dena.

Heavy Metal gaua Bilborock Aretoan

Vhäldemar heavy taldeak Bilborock aretoan joko du gaur gauen, maiatzak 12an, Ossyris eta Beyond His Faith, Let’s Jo programaren bitartez aukeratuak, hasierako talde moduan izanik. Ekimen honek Bilboko talde hasiberriak beraien lanak ezagutzera ematera animatzen ditu, beraien talentua zuzenean talde kontsolidatu batekin batera erakusteko aukera emanez.

Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketan izen emateko azken egunak

Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketaren 29.edizioan parte hartzeko epea bukatzear dago. Maiatzaren 15a izango da lehiaketan parte hartzeko interesa duten taldeek izen eman ahal izango duten azken eguna, beraz oraindik egin ez baduzu… espabilatu eta bete erregistro orria!

Haurreskolak Partzuergora apuntatzeko epea irekita

Maiatzak 2an 2016 eta 2017an jaiotako umeak Haurreskolak Partzuergora apuntatzeko epea ireki zen. Izen-emate epea maiatzaren 2a eta 12a bitartean irekia egongo da, Haurreskolak sareko eskolaren batera lehen aldiz joan nahi duten umeen gurasoei zuzendua egonik.

Ideiak Martxan: Moda Lumiers

Diziplina askotariko proiektua, moda eta teknologia berriak bateginik. Orain arte ikusi bako desfile baten modura agertu zen ikusleen aurrean. Haren asmoa desfilearen konbentzioa aldaraztea eta berezko lengoaia artistikoa garatzea zen.