Bilborock-en mintzagai (página 3)

Ideiak Martxan: Solifest

'Solifest' musika-jaialdi solidarioa da. Bi gauza bateratzen dituzte: batetik baztertuta bizi direnentzako elikagaien banaketari buruzko sentsibilizatzeko hitzaldiak, eta, bestetik, gero eta entzunagoak diren musika-taldeek Bilboko hainbat musika-aretotan asteburuan eskainitako kontzertuak.

“Gazteok badauzkagu energia, sormena, ideiak… baina #BilbaoGazteNight bezalako indar handiko tresnak behar ditugu”

Jon Ander Abad (Tode) 2009 an igo zuen lehendabizikoz agertokira eta, horren geroztik, bere ibilbideak ez du etenik izan. Tracking Bilbao 4-eko azken edizioaren parte-hartzaile eta laguntzaileetakoa izan da eta oraingo honetan Bilboko Udalak sustatutako #BilbaoGazteNight gaueko aisiarako eskaintzaren barruko lehenengo jardueraren inguruan duen iritzia plazaratu digu.

Ideiaz gainezka

Bilborock aretoan Ideiak Martxan ekimenari buruzko Workshop bat egon zen pasa den otsailaren 15ean, Koala Rabiosok dinamizatuta. Bertan, ideiak bor-bor atera ziren.