‘WorldCafé’-a, Euskadiko Gobernu Irekia berdiseinatzeko

‘WorldCafé’, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Irekia plataformaren diseinu estrategiko berria garatzen laguntzeko eta euskal gazteriarentzat interesgarriak diren gaietan parte-hartzea sustatzeko helburuarekin. Ekimena Bilborock-en ospatuko da azaroaren 7an, arratsaldeko 17:45tan.

Asmatzaile eta sortzaileen topaketa

Badator munduko asmatzaile eta sortzaileen feriarik handiena, Maker Faire Bilbao, hain zuzen. Gaurtik eta urriaren 28ra bitartean Espacio Open gunean, Bilboko Gaileten (Artiach) Fabrika Zaharrean, ospatuko da. Hamaika ekintza garatuko dira bertan eta sarrera guztiz doakoa izango da.

Emakumeok plazara!

Euskadiko Gazteria Kontseiluak, EGK-k, #Plazandre topaketa antolatu du, emakumeak espazio publikoan ahalduntzeko helburuarekin eta egungo desberdintasunaren inguruan ere aritzeko. Bizkaia Aretoan ospatuko da datorren urriaren 31n arratsaldeko 18:00retan.

Beka berriak Bilbao Arteren eskutik

Bilbao Arte Fundazioak 2019 urterako arte proiektuak gauzatzeko beken deialdia argitaratu du. Beka hauek edozein disziplina artistiko-plastika onartzen dute eta bai bakarka edota taldeka eginiko lanak. Bi modalitate egongo dira: estudio lagapen eta kolaborazio bekak. Eskabide orria aurkezteko azken eguna 2018ko urriaren 31a (hau barne) izango da kasu bietan (ESTUDIO LAGAPEN BEKA / KOLABORAZIO BEKA). Dokumentazioa eskura, posta arrunt edota posta elektronikoaren bidez entregatu behar da.

Digitalizaziorako ideiak bilatzen dituen lehiaketa

BiscayTIK Fundazioa lehiaketa berri bat jarri du abian. Honetan, Bizkaiko gazteak animatu nahi ditu, Bizkaiko udaletan administrazio digitala eta modernizazio teknologikoa bultza dezaten. 18 eta 29 urteen arteko pertsonetara dago zuzenduta, edozein nazionalitatekoak eta Bizkaian bizi, ikasi edo lan egiten dutenak.

Berrikuntza Sozialeko proiektuak sortzeko gakoak

Ba al dakigu zehazki zer esan nahi duen berrikuntza sozialak? Kontzeptuak sor ditzaken zalantza guztiak argitzeko, EGK-k, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean eta Innobasqueren laguntzarekin, "Ideia bat daukazu?" saioa antolatu du biharko goizeko 10:00etarako Alameda Rekalde 30n.

Etxebizitza jasangarriaren inguruko eztabaida

Espainiako Etxebizitzako eta Lurzoruko Kudeatzaile Publikoen Elkartea (AVS), AVS Euskadi eta Bilboko Udal Etxebizitzak TEA, alokairuko parke publikoetatik etxebizitza lortzeko eskubidea ardatz bezala izango duten jardunaldiei gonbidatzen zaitu. Hauek Bizkaia Aretoko (Abandoibarra, 3) Mitxelena gelan izango dira, urriak 10 eta 11 egunetan.

Ezagutu zure burua

Gaztea zara, lan bila zabiltza eta ez dakizu nora jo? Ezagutu zure talentua - ConoceT ekimena, Bilbao Gazte Sortzen gazteentzako lan programaren baitan dagoena, zure interesekoa izango da. Urriaren 1ean ospatu zen lehenengo jardunaldia, eta urriaren 8an, 15ean eta 22an ere saioak ospatuko dira Bilborocken.

Konekta zaitez zu bezalako gazte ekintzaileekin!

Ekintzailea zara eta zu bezalako pertsonekin konektatzea gustatuko litzaizuke? Zure proiektua modu ofizialean aurkeztu nahi al duzu? Orduan, GSEF2018 - Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa zure interesekoa izan daiteke. Urriaren 1etik eta 3ra hamaika ekintza ospatuko dira Bilbon.