Konekta zaitez zu bezalako gazte ekintzaileekin!

Ekintzailea zara eta zu bezalako pertsonekin konektatzea gustatuko litzaizuke? Zure proiektua modu ofizialean aurkeztu nahi al duzu? Orduan, GSEF2018 - Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa zure interesekoa izan daiteke. Urriaren 1etik eta 3ra hamaika ekintza ospatuko dira Bilbon.

Biscay Bay Startup Campus 18

Euskal Herriko Unibertsitateak, Walden startup eta Bilbao Valley Elkartearekin batera, Biscay Bay Startup Campus-a antolatu du urriaren 1etik 7ra Bizkaia Aretoan. Iparraldeko gazte ekintzaileen topaketarik handiena izateaz gain, euskal ekintzaileen panoramen jaia dugu hau, startup onenekin inspiratzeko, hezitzeko eta lotzeko gune ederra.

Ikus-entzunezko eta musika ikastaroak

Ikus-entzunezkoetan edo musika arloan hasi edota zure ezagutzak hobetu nahi al dituzu? Ez galdu aukera hau! Bilbo Udalak, Tular Elkartearekin batera, ikus-entzunezkoei eta musikari buruzko ikastaroak antolatu ditu. Izena emateko epea dagoeneko dago irekita udal webgunean eta irailaren 28an itxiko da.

Osasun Publikoan bekak

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak graduondoko ikasleentzako hiru beka eskainiko ditu. Osasun Publikoaren arloan aritzeko bekak izango dira hirurak. Eskariak aurkezteko epea irailaren 17an zabaldu eta urriaren 15ean itxiko da.

Bilbao Unibertsitate Hiri

Bilbora etorri nahi duzu ikasten baina ez dakizu nora jo? Bilbon igaroko dituzun lehenengo egunetan lo egiteko toki bila zabiltza? Bilbon zaude jada eta ez dakizu nondik hasi? Bilbao Gazteren "Bilbao Unibertsitate Hiri" espazio berrian erantzun denak topatuko dituzu: Ikasteko eskaintza, etxebizitza, euskal kultura, izapideak eta askoz gehiago!

Moda eta artea Bilbon

BIAFF (Bilbao International Art & Fashion) nazioarteko lehiaketaren seigarren edizioa ospatuko da ekainaren 14tik 17ra. Europan arte eta modako erreferentzia lehiaketa dugu hau, goraka ari den modaren erakusketa, alegia.

ARTESHOP – Denda bat, artelan bat

Beste urte batez ARTESHOP BILBAO iritsiko da gurera, Bilboko Udalak, Bilbao Arte Fundazioak eta UPV/EHU-ko Arte Ederren Fakultateak babestua. Hiriko merkataritza-jarduera dinamizatzea du helburu ekimenak, eta horretako, erosketak egitea aberastuko duen ikuspegi artistiko bat sortu dute.

Technoshop, teknologia eta saltokiak batzen dituen ekimena

Bilboko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak Technoshop-en hirugarren edizioa sustatu dute, teknologia eta saltokiak batzea helburu duen ekimena, hain zuzen. Horretarako ingenieritzako sei ikaslek Bilboko 24 dendetako erakusleihoetan jartzeko proiektu teknologikoak garatu dituzte.

Bilbo gaztea izateko apustua

Apirilaren 26an, ostegunean, Juan Mari Aburto alkatea eta Oihane Agirregoitia, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzia, LEINN graduko ikasleekin elkartu ziren Matikoko Auzo Factoryn euren iritzi eta proposamenak gertutik entzuteko. Nazionalitate ezberdineko 45 unibertsitario bildu ziren bertan eta euren ikuspuntutik bizitako esperientzia luzatu zioten bertaratutakoei.