
“Sardinita disfrazada” kartelak iragarriko ditu aurtengo aratusteak!
'Sardinita disfrazada' kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko aratusteak. José Ángel Ligero Martínez izan da egilea, eta irabazle suertatu da 4.139 boto bere alde jaso eta gero. Botoak Euskal Museoan jaso dira modu presentzialean eta udal webgunean telematikoki. Aratusteak otsailaren 28tik martxoaren 5era ospatuko dira.