Bizkaia Gazteak Helburu, gazteen enplegu programa

Garapenetik eta Durangaldeko, Bermeoko eta Leioako Behargintzetatik Bizkaia Gazteak Helburu programa sustatzen ari dira. Musika-industriako eta musika-jaialdien ekoizpeneko prestakuntza proposatzen diete gaiarekiko interesa duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteei.

Kultura, berdintasuna, osasun zein aisia eta kirol arloetako 324 tailer

Bilboko Udalak 2020/2021 ikasturterako 324 ikastaro antolatu ditu horietako batekin gozatzeko; ikastarook kulturaren, berdintasunaren, osasunaren, aisialdiaren nahiz kirolaren inguran izango dira. Bilbotarren aisialdia dinamizatzea, denbora librerako aukera osasungarriak eskaintzea eta ezagupen berriak ikasten laguntzea dute helburu ikastaro hauek.

Distart Festival jaialdiaren edizio berria Bilborock-en!

Uztailaren 24an ospatuko da Distart Festival jaialdia, emakume artistei ikusgarritasuna ematea helburu duen jaialdia, alegia. Online ospatutako lehen edizioak izan zuen harrera onaren ondoren, antolatzaileek Bilborock-era salto egitea eta era presentzialean ospatzea erabaki dute. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.