Kontsulta ezazu Bilborock-en otsailean gertatuko dena!

Urtarrila luze onen ostean… iritsi da azkenean otsaila! Kontzertuak, antzerki-emanaldiak, topaketak eta askoz gehiago Bilborock-en! Hilabeteari hasiera emateko Gizazinearen X. edizioa ospatuko da larunbatera arte, eta  “El niño de la Hipoteca” edota Bilbao Musikaren kontzertuak izango dira ikusgai hilabetean zehar.

Azkuna Zentroak Praktika Artistikoetako eta Dantza garaikideko egonaldirako deialdi bat ireki du

Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak Praktika Artistikoetako eta Dantza Garaikideko egonaldirako deialdi berria ireki du. Dantza gustuko baduzu, hauxe da zure aukera. Egonaldi Artistikoaren izenpean, programak baldintza eskaintzen dizkie sortzaileei bai material eta baita  espazio aldetik ere, zentroak dituen programei lotuta dauden sorkuntzako proiektuak garatzeko.

European Youth Parliament Bilborock-en berriro ere

Beste urte batez, Bilborock-ek European Youth Parliament ekitaldia hartuko du bere baitan, 50 gaztek euren interesekoak diren gaien inguruan ingelesez eztabaidatuko dutela. Ekitaldia igande honetan, urtarrilaren 26an, goizeko 09:00etatik aurrera ospatuko da.

“Han eta Hemengo Gazteak” programa jardueraz beteta dator

Hilabetero Bilboko Udalak antolatutako “Han eta Hemengo Gazteak” programak hainbat jarduera ospatzen ditu Bilborock-en bertoko eta nazioarteko ikasleak elkarrekin lotzeko asmoz. Happy Erasmus eta Erasmus Student Network (ESN) elkarteek hartzen dute parte ekimen honetan. 

Ongi etorri jaia Eramus ikasle berriei Bilborock-en!

Bilborock-ek Erasmus ikasle berriak hartuko ditu urtarrilaren 28an ospatuko den ongi etorri jaian. 18:00etatik aurrera, Bilboko Udalak antolatutako eta “Han eta hemengo gazteak” programaren baitan dagoen ekitaldi hau musikaz eta janariz beteta egongo da.