Bai, nire burua maite dut

Las mujeres que así lo deseen podrán darse el “sí, quiero” a ellas mismas en una ceremonia que se celebrará en la sala Bilborock el próximo 8 de junio, a partir de las 20:00 horas.

2018ko Aste Nagusiko kartela diseina ezazu!

Ehun egun baino gutxiago geratzen dira aurtengo Aste Nagusirako, eta pixkanaka-pixkanaka Bilbo munduko jai onenetarako prestatzen hasia da, aurten abuztuaren 18tik 26ra ospatuko dira. Hori dela eta, Udalak jaien berri ematen duen kartela burutzeko lehiaketan parte-hartzeko deialdia ireki du eta datorren ekainaren 22ko eguerdiko 13.00etan itxiko da.

Parte-hartze bidezko Aurrekontuak 2019 jada irekita

Bilboko Udalak bilbotarren eskura jarri ditu Parte-hartze bidezko Aurrekontuak, interesatuta dauden pertsonek udal aurrekontuetako zati baten kudeaketarako proposamenak egin ditzaten. Gauzak horrela, Udalak 2 milioi euro bideratuko ditu jada irekita eta maiatzaren 10era arte zabalik egongo den epean jasotzen diren proposamenei. Parte hartu nahi dutenek honako inprimaki hau bete beharko dute.

‘Gazte Txanpon Soziala’ gazteen boluntario lanak saritzeko

Gazte Txanpon Soziala ekimenak gazteek garatutako boluntario lanak sarituko ditu Bizkaian ondasun eta zerbitzuek osaturiko kreditu sistema medio. Programak honek txanpon sozialean oinarritutako sistema erakitzen du helburu, proiektu sozialetan parte hartzen duten gazteen konpromisoa saritzeko.

Lagunduiguzu Arriaga Antzokia gaztetzen!

Ze iritzi daukazu kulturari buruz? Interesgarria iruditzen zaizu edo nahiago duzu beste gauza batera egon? Bilboko Udalak galdera hauek erantzuteko zuei, gazteei, zuzendutako prozesu parte-hartzailea abiarazi du, eta lehenengo geltokia Arriaga Antzokia eta bere egitaraua dira.

Bilboko Triatloiaren VII. edizioan izena emateko epea irekita

Bilbao Triatloiaren VII. edizioan izena emateko epea maiatzaren 13ra arte egon da irekita; hala ere, arinago itxi egingo da 1.200 lagunek data hori baino lehen izena ematen badute. Interesatuek euren lizentzia eguneratua izan behar dute eta ze kategorian hartuko duten parte erabaki beharko dute: distantzia erdia edo distantzia olinpikoa.