ZER DEN: Aurrekontu parte-hartzailea Bilboko Udalak abiarazitako prozesua da. Haren bidez, ondoz ondoko bigarren urtez, herritarrek haien ideia eta ekarpenekin udal aurrekontuan parte hartu dezakete.
Proposamenak modu nabarmenean interes orokorrari erantzun behar izango diote, batez ere, obrei eta berroneratzeko jarduerei dagokienez, izan ere, arlo honek badauka berezko prozesu eta aurrekontu parte-hartzailea.Horretarako, 2 milioi euro erreserbatu dira.
Iaz 22 proposamen aukeratu ziren.

NORENTZAT: Bilbon erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoentzat; Herritarren Parte-hartzerako Udal Erregistroan izena emandako erakundeak; edo elkarteak, fundazioak, sindikatuak, elkargo profesionalak, etab.

PARTE HARTZEA: Proposamenak maiatzaren 4ra arte egin behar dira honako eskabidea beteta edo Udal Erregistroan zein 8 barrutietan dauden Herritarren Arretarako Bulegoetako erregistroetan idazkia aurkeztuta.

INFORMAZIO GEHIAGO: Udal webgunean eta hemen.