Esanetan

ZER DEN: Aste Nagusia ospatzen ibiliko gara. Baina aurretik, bere iritsiera iragarriko duen kartela ezagutu behar dugu, eta horretarako Bilboko Udalak gure jaiak hobetoen irudikatzen duen kartela bilatzeko deialdia ireki du.

NORENTZAT: Deialdi irekia. Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabekoak izango dira. Gaia librea bada ere, kartelak honako testu hau izan behar du: BILBAO 2019 ASTE NAGUSIA Abuztuak 17-25 Agosto. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu esku-dirutan. Baita bere irudiak 2019ko Aste Nagusia irudikatzeko ohorea ere.

NOIZ: Epea maiatzaren 31n itxiko da.

IZEN EMATEAK: Lanak Jaietako Saileko bulegoetan, Venezuela Plaza 2, 5. solairuan, entregatu beharko dira.

INFORMAZIO GEHIAGO: Kontsultza itzazu informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak.