Esanetan

ZER DEN: Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Bilbao Gazte Balioak Martxan Sarien edizio berri bat jarri du abian, ingurune soziala hobetu nahi duten gazteen ekimenei laguntza zein ezagutzera emateko helburu trinkoa duela.

NORENTZAT: Honako hauek aurkeztu daitezke:

  • 4 – 10 gazteko taldea, 16 eta 30 urte bitartekoak (1990-2004). Pertsona guztiek adinaren baldintza bete beharko dute eta gutxienez % 40a Bilbon erroldatuta egongo dira.
  • Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzako Erakundeen Erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo Bilbon egoitza daukaten merkataritza erakundeak, aurreko paragrafoan adierazitako adina daukaten gazteak % 60 badira.

NOIZ: Eskariak aurkezteko epea otsailaren 10ean zabalduko da eta martxoaren 6an, gaueko 23:59etan, itxi.

IZEN EMATEAK: Sari hauetan parte hartu nahi dutenek honako inprimaki hau bete beharko dute. Gainera, eskariarekin batera eta osagarri  modura, proiektua aurkezteko bideo bat (gehienez 3 minutu) bidali daiteke.

OINARRIAK: Kontsulta itzazu hemen oinarriak.

Informazio gehiago hemen.