ZER: Bilboko Udalak, Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoetako Merkatarien Elkarteekin elkarlanean antolatu duen programak, hastapeneko ikastaroa, profesionalei zuzendutako mintegia eta amateur mailako “Atera ezazu barruan daramazun magia” lehiaketaren hirugarren edizioa biltzen ditu, kalean eskainiko diren emanaldiak eta Otxarkoagako Udaltegian eskainiko diren beste batzuk ahaztu barik.
NORENTZAT: Profesional izan barik, eszenatoki baten gainean magia efektu edo trukoren bat egiteko adina ezagutza eta praktika duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte.
ZER ESKAINTZEN DU:
  • IV. Magia lehiaketa: Magia Topaketek Amateur mailako Magia Lehiaketa antolatuko dute laugarren urtez jarraian. “Atera ezazu barruan daramazun magia” goiburua eramango du. Interesatuek, 2 eta 10 minutu arteko iraupena duen bideoa bidali beharko dute, gutxienez bi magia efektu erakutsiz, www.kulturabarrutik.eus/magia

IZEN-EMATEA: Lehiaketarako bideoak aurkezteko epea apirilaren 24tik maiatzaren 11ra bitartekoa izango da.